Gizonezko bergarar bat hil da Aizkorrin

Eneko Azkarate 2016ko eka. 1a, 22:15

Helikopteroa lur hartzen gaur arratsaldean Bergarako Agorrosin futbol zelaian.

Ertzainek helikopteroz erreskatatu behar izan dute 69 urteko gizonezko bergararraren gorpua, Aizkorri mendian ondo ezik sentitu, konortea galdu eta hil ostean. Jose Mari Gabilondo da hildakoa, Bergaran oso ezaguna, besteak beste, urteetan Gorlako kantinaren ardura izan duelako eta Lokatza Ziklismo Eskolako zuzendaritzako kide izan delako.

14:00ak aldera gertatu da ezbeharra, mendi zeharkaldi baten ziharduela. Larrialdietako 112 telefonoan jasotako dei batek oharatarazi ditu osasun zerbitzuak eta bertaratu diren arren ezin izan dute ezer egin. Helikopetoz jaitsi behar izan dute gorpua menditik. Bergarako Agorrosingo futbol zelaian hartu du lur helikopteroak. Eta bertan ziurtatu du heriotza mediku batek. 

Herrizaingo sailetik adierazi dutenez, bihotzekoa izan liteke heriotzaren arrazoia, baina autopsia egitera Donostiara eroan dute gorpua. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak