Ipintzan harmailak egiteko bilerara deitu dituzte herriko eragile ezberdinak

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko mai. 31a, 11:09

Bergarako Ipintza futbol zelaian harmaila berriak egin nahi ditu Udalak eta harmailak nolakoak izan behar diren bertako erabiltzaileekin adostu nahi dute.

Lan horiek egingo dituen enpresarekin batera bilera batera deitu dituzte herriko eragileak. Futbol zelaiaren ezaugarriak, mugak, inguruko zerbitzuak, aurrekontua... kontuan izanda, futbol zelaiaren harmailak nolakoak izango diren eragile guztien artean adostu nahi dute.

Horretaz hitz egiteko bilera deitu dute datorren ekainaren 8an, asteazkena, 18:30ean Ipintzako institutuko areto nagusian (Agorrosin ondoan dagoen eraikinean).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak