Afrikan ebolari aurre egiteko Kubaren elkartasunaren eredua hizpide, gaur, Irizar jauregian

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko maiatzaren 31

Zona Roja. La experiencia cubana del ébola liburuaren aurkezpena izango da eta Cubanos, entre la vida y el ébola film labur dokumentalaren emanaldia burutuko da lehenago, Enrique Ubieta Gomezen eskutik.

Ekitaldia, Irizar Jauregian izango da, 19:00etan,  Euskadi-Kuba, Askapena eta Komite Internazionalistak taldeek, eta EH Bildu eta Irabazi-Ganemos Bergara bertako alderdi politikoek antolatuta.

Enrique Ubieta kazetari kubatarra da eta Nazio Batuen bidez mendebaldeko Afrikara joandako Kubako mediku brigada boluntarioekin batera joan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak