Harrera beroa egin diote erbestetik itzuli den Julian Tenari

Amaia Txintxurreta Guridi 2016ko mai. 28a, 15:29

Urduri, baina oso pozik jaso zuen harrera Bergaran atzo arratsaldean Julian Tenak, 34 urtez herritik kanpo egon ostean. Kalejira egin zioten San Martin plazatik Arranora eta txalaparta doinuekin hartu zuten lagun artean. Artatse beteta izan zen horren ostean egin zuten afarian.

Harreran, Bergarako ezker abertzaleak salatu zuen, azkenaldian sarri entzuten diren Panamako paperetan inplikatuta dauden partidu politiko horiek izan dutela erbestean Tena Panaman 30 urtean.

Erbestetik herrira itzultzeko geratzen zen azkena zen Tena. Panamatik itzuli berria da; 1984an atxilotu eta herrialde hartara deportatu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak