Banatu dituzte pilota eskolako zozketako lehen bi sariak

Maite Txintxurreta 2016ko mai. 26a, 17:10

Atzo banatu zituzten sariak. Lehena Mari Karmen Eguskitzarendako izan zen: buruz buruko finalerako bi sarrera eta 500 euro. Migel Santamariak jaso zuen saria bere ordez. Bigarren saria, berriz, Jokin Azkargortak eraman zuen: bi pertsonarentzat asteburu bat Kantabrian eta 250 euro.
 


Hirugarren sariaren irabazlea ez da agertu oraindik. Pilota eskolatik azaldu dute 9549 zenbakia dela sariduna, eta Einer Rodrigok saldutakoa dela tiketa. Jabea ekainaren 17a baino lehen azaltzen ez bada berriro ere zozketatuko dute, egun horretan jokatuko diren pilota eskolako Udaberri txapelketako finalean txuletarekin batera tiketak hartzen dituztenen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak