Deialdi honen helburua balkoiak eta leihoak zaintzea eta hauek apaintzen jarraitzeko ohitura berreskuratzea da, baita ere apainketak ingurugiroari eta herriaren itxurari ekartzen dizkion onurak balioan jartzea.
2. Parte-hartzaileak
Lehiaketan Bergaran dauden etxebizitzen jabe edo errentariek parte hartu dezakete. Leiho eta balkoi hauek apainduta egoteaz gain ezin diote inolako arriskurik sortu oinezkoei.
Balkoiek gutxienez ekainaren 17tik uztailaren 30era egon beharko dute apainduta (biak barne). Parte-hartzaileek, tarte honetan, lehiaketara aurkezten den leiho edo/eta balkoiari argazkiak ateratzeko baimena ematen diote Udalari.
3. Izen-ematea
Izena emateko, eranskina bete eta Bergarako Liburutegian aurkeztu beharko da ekainaren 17a baino lehen. Parte hartzen duen leiho/balkoi bakoitzari zenbakidun ikur bat banatuko zaio, eta ikur hau leiho/balkoian ikusgai egon beharko da.
4. Lehiaketa
Leiho/balkoiak apaintzeko elementuak parte-hartzaileen esku utziko dira, beti ere pasabideak, espaloiak eta inguruko bizilagunen etxebizitzen inguruak errespetatuz. Eskegita dagoen edozein elementu ondo lotuta egon beharko da, haizeagatik istripu arriskuak ekiditeko.
5. Epaimahaia
Udalak epaimahaia izendatuko du, eta epaimahaiaren osaketa, sari banaketa egunean argituko da. Epaimahaiak, behar besteko maila ez dagoela irizten badu, lehiaketa irabazle gabe utz dezake. Epaimahaiak erabakitakoa apelaezina izango da, lehiaketa honetako parte hartzaileek onartu egin beharko dituzte oinarri hauek eta baita epaimahaiaren erabakia.
6. Balorazio irizpideak
Lehiaketa honetan ondorengo irizpideak baloratuko dira: originaltasuna, apainketaren kalitatea, loren iraunkortasuna eta diseinu floristikoa. Horrez gain, egitura moduan berrerabilitako materiala erabiltzea ere baloratuko da.
7. Sariak
Sari banaketa uztaileko Hileko Lehen Eguazteneko Azokan izango da Oxirondon, uztailak 6an, arratsaldeko 19:00etan.
Sariak ondorengoak izango dira:
-
1. saria: 400€ (Bergarako dendetan gastatzeko bonuak)
-
2. saria: 200€ (Bergarako dendetan gastatzeko bonuak)