Ikasleak udal ordezkariekin bildu dira mugikortasun proposamenak azaltzeko

Maite Txintxurreta 2016ko mai. 25a, 16:32

Bergarako ikastetxeetako ume eta gazteak Udaletxeko pleno aretoan izan dira gaur, udal ordezkariei Agenda 21 programaren baitan burutu duten lana aurkezten. Mugikortasuna eta osasuna izan dira azken asteotan landu dituzten gaiak, eta arlo horretan herrian dauden beharrak identifikatu eta hainbat proposamen luzatu dizkiete alkateari eta zinegotziei.

San Martin, Ipintza, Aranzadi, Mariaren Lagundia eta Migel Altuna ikastetxeetako haur eta gazteak osoko bilkuren aretoan izan dira gaur. Zentro bakoitzak bere ordezkariak aukeratu ditu eta eurak arduratu dira ikastetxean eginikoa azaltzeaz, alkatearen eta zinegotzien aulkietan jarrita.

Hasierako urduritasunak gaindituta, Agenda 21 programaren baitan arazoak eta beharrak identifikatzeko nola lan egin duten azaldu dute. Esaterako, kalean ibili dira herritarrei galderak egiten edota bergararren ohiturak ezagutzen: zenbat jende ibiltzen den kotxean bakarrik, zenbat autobusez, bizikletaz...

 

Hobetzeko proposamenak

Hala, lehenengo fasetik hainbat ondorio atera zituzten, eta euren partetik hainbat konpromiso ere hartu dituzte. Esate baterako, garraio moduan bizikleta gehiago erabiltzea, beti ere kontuz eta ingurukoak errespetatuz, edota gurasoengan autoaren erabilera murrizteko kontzientzia sortzen saiatzea. Horretaz gain, herrian mugikortasuna hobetzeko Udalaren esku egon daitezkeen balizko hainbat soluzio plazaratu dituzte. Esaterako, bidegorri zati berriak edota semaforoak itsuendako egokitzea eskatu dute.

Lander Arregi obra eta zerbitzuetako zinegotziak nabarmendu du kontzientziazio falta dela mugikortasunari dagokionean Bergaran dagoen arazo handi bat. KORTEA AG 21 5 . Lander Arregi. Obra eta zerbitzuetako zinegotzia Hala, Arregik azaldu du ikasleek egindako zenbait proposamen honezkero lantzen hasiak direla Udalean, eta gainontzekoak ere kontuan izango dituztela. Horretarako, gaurko aurkezpenaz gain, ikasleek idatzizko txostena ere eman diote alkateari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak