Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria da Juan Jose Ibarretxe eta, hain zuzen, erakunde horretako Open Akademia izeneko ekimenak antolatu du gaur iluntzkeo berbaldia. Lehendakari ohiak euskal gizartearen etorkizunari begiratuko dio baina kooperatibak eta kultura gakotzat hartuta. Hain zuzen, akademiaren helburuetako bat kultura garapen iraunkorrerako giltzarri bezala balioan jartzea da.
Javier Sotil Mondragon Korporazioako presidentea da 2014 urte amaieratik eta uztailean lagako du kargua. Talde kooperatibistaren gertuko historiako une esanguratsuenak bizi izan ditu Stilek.
Hitzaldia Bergarako alkate Elena Letek aurkeztuko du eta Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du.