Zubieta kaleko urbanizazio proiektuari buruzko deia bizilagunei

Julen Iriondo 2016ko maiatzaren 23a

Udalak Zubieta kaleko urbanizazio proiektua idatzi behar du, eta proiektu honen idazketa auzokoekin batera egin nahi du. Honela, bihar, martitzena (18:30), osoko bilkuren aretoan elkartuko dira proiektuaren idazketaren ardura duten arkitektoak, udaleko hirigintza arduradunak eta auzokideak.

Bilera honetara Zubieta auzoko bizilagun guztiak eta orokorrean auzo horretako urbanizazioarekin kezka daukaten herritar guztiak gonbidatuta daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak