Bergarako Udalak antolatzen duen Koldo Eleizalde literatura lehiaketan 500 bat lan jaso dituzte aurten, lau sailetan banatuta. Sailak izan dira: Ipuin idatzia, bertsolaritza, komikia eta kontaketa edo interpretazioa. Interes handiena pizten duen saila testu idatziena izaten da.
Literatura grina herriko neska mutikoen artean piztea da lehiaketaren asmoetako bat. Hala, herriko ikastetxeekin elkarlanean jarduten dute. Eta, parte-jartzaile gehienak ere ikastetxeetako gaztetxoak izaten dira.
Zapatuko ekitaldian, lau sailetan banatuta, 38 lan sarituko zituzten. Ipuin idatzian bost kategoriatan banatu zituzten sariak; bertso sailean bi kategoria bereizi zituzten; Komiki-tiretan, hiru kategoria; eta, kontaketa edo interpretazioan lau kategoria.
Gaztetxoek literaturarako lehenengo pausotxo hori emateko balio izaten duela azaldu zuen Plazaolak, eta bergarako saridun asko, ondoren, beste lehiaketa batzuetan ere nagusitu izan direla gaineratu zuen.
Sari banaketa ekitaldia herriko gaztetxoek girotu zuten; egunerako prestatu zituzten ipuin eta bertsoak interpretatuz.