Maiatzak 14an Ibarran jokatu zen Eskola Arteko A-B Amateur Gipuzkoako Txapelketako finalean Ariznoa taldeko kadeteak, A mailan, lehenengoak gelditu ziren, eta txapeldun bilakatu ziren. Bestalde, aurreko larunbatean, maiatzak 21ean, Eskola Arteko A-B alebin/infantil Gipuzkoako Txapelketaren finala izan zen. B mailako Infantil taldea Gipuzkoako bigarren sailkatu zen.