Bergarak ez du ezer egiterik izan Herriartekoaren bigarren kanporaketan

Mirari Altube Arrese 2016ko mai. 21a, 15:30

Bergararrek bazekiten partidu zailak zituztela Azpeitian, eta halaxe erakutsi dute emaitzek; hirurek –kadeteek, gazteek eta seniorrek–, galdu egin zuten. Hala ere, pilotariek egindako lanarekin pozik agertu da Reyes Azkoitia.

Roig eta Etxaniz kadeteek 5-22 galdu zuten; Zubizarreta eta Otermin gazteek, 12-22; eta Muguruza eta Larrañaga seniorrek, 7-22. "Bagenekien aurkari gogorrak zirela, baina pilotariak ilusio handiarekin joan ziren eta gustura jardun zuten", jakinarazi du Azkoitiak. Gero elkarrekin afaldu zuten guztiek lagunartean.

Itzulerako partiduak egubakoitzean, maiatzaren 27an, jokatuko dituzte 19:30ean, Bergarako pilotalekuan. "Emaitzei buelta emateko modurik ez dago baina pilotariek pozik jokatuko dituzte partiduok", aurreratu du Azkoitiak.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak