Literatur grina pizten

Jagoba Domingo 2016ko mai. 21a, 15:57

Koldo Eleizalde sariak banatu dituzte Bergaran eta Udal pilotalekua bete egin da sarituak txalotzeko eta neska-mutikoen koreografiez gozatzeko. 38 sari banatu dituzte lau sailetan banatuta: ipuin idatziak, komikiak, kontaketa eta interpretazioa eta bertsoak.

Lau sail ezberdinetan banatuta guztira 38 lan sarituko dituzte. Ipuin idatzian; Astea, Beñat eta Itsaso kobazuloan eta Gogor eta bere amatxo izan dira irabazleak lehen kategorian. Bigarren kategorian, Zeru magikoa, Xabier eta liburua eta Amets lortua izango dute saria jasotzeko aukera. Hirugarren kategorian Birtuala egun batez, Haritza erori da eta Lorearen bila. Laugarren kategorian Ametsetako labirintoa Autobuseko musika kaxa eta Lau zati. Bosgarren kategorian Gora karlos zazpigarrena, Ez ditu hildakoak berpiztuko eta Zutaz harro. Bertso sailean bi kategoria bereizi dira; lehenengoan Autokudeaketa eta Koldo Eleizalde lehiaketa. Bigarren kategorian Maitasuna eta Euskal Herria lanek irabazi dute. Komiki-tiretan, berriz, Bi sagu teilatuan, Mara margotzen ari da eta Bizia zeukan txorimaloa geratu dira lehen postuan. Bigarren kategorian; Alperriko bueltia eta Demaseko bazkarixa, eta hirugarrenean, berriz, Teknologiaren iraultza eta Larunbat arratsaldeak.

Azkenik, kontaketa eta interpretazioan, lehen sailean Koloreak, Lehoia eta txirtxila eta Txanomoretsu izan dira irabazleak. Bigarrenean, Aharixa, zaldixa eta untxi grisa, Lanpara magikoa, Lan baten bila, Irakasle gaiztoak eta Zoro etxian. Hirugarren kategorian, Urrestilako musikariak eta Hau hanka sartzea eta azkenik, laugarrenean Ayer gauean lana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak