Seminarioko aretora bisita gidatuak antolatu dituzte

Maite Txintxurreta 2016ko maiatzaren 20a

Seminarioko erabilera anitzeko aretoko lanak aurrera doaz eta amaitu berri da Udalak martxan jarritako azterketa tekniko-eszenikoa. Lanak eta azterketaren emaitzak ezagutzeko Udala bisita gidatuak egiten ari da eragile ezberdinekin.
Herritarrek maiatzaren 26an izango dute bisita gidatua egiteko aukera. Bi bisita antolatu dira, bata 18:00etan eta bestea 18:30ean. Izen ematea beharrezkoa da. Kultura zerbitzuan, 943779159 telefonoan edo kultura@bergara.eus helbidean egin daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak