Juaristi: "sentsazio gazi gozoarekin geratu gara"

Maite Txintxurreta 2016ko mai. 20a, 12:40

Mahoneroek azken unera arte izan dute lehia Mondrarekin

Asteburuan irabazi arren, Bergara ez zen Ohorezko erregionalera igotzeko lehiara igaro. Hala ere, entrenatzaileak denboraldiaren balorazio positiboa egin du.

Azken unera arte hortxe izan duen arren, Bergarako futbol taldeak ezin izan du azkenean mailaz igotzea lortu. Soraluzen azken partidua irabazi egin zuten (0-1) , baina Mondrak ere beste hainbeste egin zuen horren ondorioz, sarrailagileak izango dira mailaz igotzeko lehia jokatuko dutenak, eta mahoneroak hirugarren postuan geratu dira.
Azken partidua irabazita baina mailaz igotzeko borrokan  sartu ahal ezinda, sentsazio "gazi-gozoa" geratu zaio Mikel Juaristi entrenatzaileari: "sentsazio ona alde batetik, guk gurea egin genuelako, baina beste aldetik, pena ezin izan genuelako bigarren egin".

Balorazio positiboa

Hala ere, Juaristik denboraldiaren balorazio orokorra positiboa dela azaldu du: "denboraldi erdian ez genuen espero hor egongo ginenik gauzak zoazen bezala, eta oso oso ondo bukatu dugu, nahiz eta azkenean bigarren ezin bukatu".

Juaristirentzat lehen denboraldia izan da Bergara entrenatzen. "Entrenadore moduan, satisfaziorik handiena ematen duena da taldea hartzen duzun momentutik uzten duzunera taldea hobetu dela ikustea". Bigarren itzulian 45 puntutik 40 lortu dituzte mahoneroek. Entrenatzailearen ustez, klabea izan da talde moduan eraiki duten harreman estua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak