Xuban Errazkin usurbildarra garaile Bergaran, erorketa askoko lasterketan

Julen Iriondo 2016ko mai. 15a, 16:56

Errazkin helmugan sartzen.

Jokin Etxabe bergararra bigarren izan da. Lasterketa geratu egin behar izan dute epaileek 70. kilometroan eta hogei minutuz. Izandako zenbait erorketatan min hartutakoak ospitalera eraman behar izan dituzte anbulantziek, eta lasterketak ezin anbulantziarik gabe jarraitu. Min hartutakoen artean Asier Taboada bergararra; mokor inguruko trokanter hezurra hautsi du.

Lautadan egin beharreko aurreneko 85 kilometroen ostean, Asentzioko bigarren igoeran hasi da lasterketa erabakitzen.

Erritmo gogorra jarri du Aldro talde kantabriarrak, eta talde horretako Xavi Pastalle kataluniarrak aurrera egin du, eta 20 segundo hartu ditu bospasei laguneko taldetxo batekiko. Taldetxo horretatik irten da Xuban Errazkin, eta mendate gaina pasatuta harrapatu du Pastalle, harrapatu eta atzean utzi.

Eta helmugara artekoak bakarrik egin ditu Errazkinek, nahiz eta bertan ziren indartsuenen taldetxokoak. Bigarren postua lortzeko esprintean, Seguros Bilbao taldeko Jokin Etxabe bergararra nagusitu egin zaio Pastalle kataluniarrari.

Herriko txirrindulari Julen Irizar (Ampo) eta Beñat Etxabe (Seguros Bilbao) ere lehenengo postuetan helmugaratu dira.

Mendiko saria Xavi Pasatallerentzat izan da, taldekakoa bere taldearentzat eta Lehendakari sarian lider Euskadi Fundazioko Gotzon Martinek jarraitzen du.

Erlazionatuak

LXXXI. Pentekoste Saria, Bergaran

Julen Iriondo 2016 mai 15 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak