Mariaren Lagundiko ikasleak 'Liburu Gaztea Book Trailer' lehiaketako irabazleak izan dira

Imanol Beloki Unamuno 2016ko mai. 13a, 16:09

Liburu Gaztea Book Trailer lehiaketako sari-banaketa ekitaldia ospatu da gaur, Tabakaleran, eta ikastetxeen kategorian lehiaketako irabazlea Bergarako Mariaren Lagundia ikastolako Olainoclau taldea izan da (Ainhoa Gonzalez, Nora Garcia, Olaia Inza eta Claudia Lopez).

Irakurzaletasuna sustatzeko asmoz antolatutako lehiaketak parte hartze handia izan du aurten, eta ikastetxeen kategorian DBH 1-2 multzoko hiru finalistetatik bi, Mariaren Lagundia ikastolako bi talde izan dira; The Brothers taldea (Unai Cabo, Irene Valle, Alazne Urkiola eta Jon Zapata) eta Olainoclau taldea (Ainhoa Gonzalez, Nora Garcia, Olaia Inza eta Claudia Lopez). Azken talde honek lortu du ikastetxeen kategoriako sari nagusia. [Bideoan ikusgai Olainoclau taldearen lana]

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak