San Martzialgo jaitsiera egingo dute Bergaran domekan

Xabier Urtzelai 2016ko maiatzaren 13a

Joan den asteburuan hasi zuten Legazpin Euskadiko goitibeheren Liga, eta domekan, hilak 15, Bergarak hartuko du erreleboa, jaien barruan antolatu duten San Martzialgo jaitsierarekin.

Antolatzaileek guztira 50 goitibehera inguru espero dituzte, askotariko modalitateetakoak: pneumatikodun ibilgailuak, arinak (gravity bike, skeleton, longboard...), errodamentukoak –klasikoak– edota drift trike-ekoak. Lasterketa 16:00etan hasiko dute, eta tartean Debagoieneko hainbat pilotu izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak