Abesbatzen Munduko Sinposiumaren XI. edizioa Bartzelonan egingo da, 2017ko uztailaren 22tik 29ra bitartean, eta bertan izango da Kup taldea, Gabriel Baltes maisuaren zuzendaritzapean. Abeslari, zuzendari, musikagile, musikako profesional, editore eta, oro har, musika maite duten entzuleen elkargune bilakatuko da Bartzelona. Sinposiumak dirauen egunetan jardunaldiak, tailerrak, master class desberdinak, kontzertuak, partituren aurkezpenak, etab. egingo dira, izen handiko zuzendari, profesional eta abesbatzekin.