Emanaldian herriko hiru ikastetxeetako hamar eta hamabi urte bitarteko 180 ikaslek hartu zuten parte, eta gai desberdinen inguruan aurrez prestatutako bertsoak abestu zituzten taldean.
Bertsozale elkarteak bultzatutako egitasmoa da Gu ere bertsotan. Ikasturtean zehar bertsolaritza eta ahozkotasuna landu dituzte material eta metodologia zehatza erabiliz eta bertsolari ezagunen laguntzarekin. Emaitza ona eguaztenean ikusi zen.