Debagoieneko hainbat herritan sinadurak biltzen dihardute azkenaldian Duintasuna elkartekoek. 60.000 lortzea dute helburu, ondoren horiek Gasteizko legebiltzarrean aurkezteko. Gutxieneko pentsioak igotzea eta orain arte behar baino gutxiago jaso dutenendako konpentsazioak eskatu nahi dituzte horrela.
Hain zuzen, 1.080 euroko gutxieneko pentsioak eskatzen dituzte, hori baita Europako Karta Sozialak gomendatzen duen zifra.
Sistema propioa
Horretaz gain, sinadura bilketa horren bidez eskatu nahi duten beste gauza bat Euskal Autonomia Erkidegoak gizarte segurantza eta babes sistema propio bat izatea da, besteak beste, pentsioak hemendik kudeatzeko.
Hala, esaterako azaldu dute pertsonei menpekotasuna aitortzeko prozedura luzatu egin dela; hori dela eta, menpeko diren pertsona horiek gehiago itxaron behar dute laguntza jasotzeko.
Elkarteko kide Itziar Usandizagak azaldu du azken urteotan erretiratuen egoerak okerrera egin duela, laguntzak murriztu edo atzeratu egin direla eta.