Orain artean bezala, Bergarako Erraldoi Taldeak materiala eta erraldoiak gordetzeko Zabalotegiko biltegia eta ibilgailuentzat Tremefil-eko lokala erabiltzen jarraituko du, inolako errentarik edo bestelakorik ordaindu gabe.
Eta hitzarmenean zehaztu dute baita ere, esaterako, herriko jai nagusietan konpartsarekin kalejirak egitea, Pentekoste jaietan Erraldoi Egunaren antolaketan aritzea edota herriko hainbat eragilek antolatzen dituzten kultura ekitaldietan parte hartzea.
Hitzarmenaren iraupena urtebetekoa baldin bada ere, urtez urte luzatu ahal izango da, gehienez ere bost urte osatu arte eta aurtengo Pentekoste jaietan 16 urte beteko dituen erraldoi taldea pozik dago sinatutako hitzarmenarekin.