'Gu ere bertsotan' emanaldia herriko ikastetxeetako neska mutilen eskutik

Maite Txintxurreta 2016ko mai. 9a, 12:45

Herriko hiru ikastetxeetako neska mutikoek bertso emanaldia eskainiko dute eguaztenean, Udal Pilotalekuan, 17:30ean.

Gu ere bertsotan proiektua Bertsozale Elkartearen ekimena da, eta Bergarako Udalaren laguntzaz garatu dute herriko ikastetxeetan, "ahozkotasuna lantzeko helburuarekin", San Martin Herri Eskolako Miren Labordak azaldu duenez.

Proiektu horren bitartez, Lehen Hezkuntzako 11eta 12 urte bitarteko gaztetxoek eskolan bertsolaritza lantzen dute,   Bertsozale Elkarteak emandako material eta metodologia berezia erabiliz eta Eneritz Artetxe bezalako bertsolari ezagunen parte hartze eta laguntzaz.

San Martin Herri eskola, Aranzadi Ikastola eta Mariaren Lagundia ikastetxeeko gazteek hartuko dute parte hilaren 11ko emanaldian. Bertan, orain arte bertsolaritzaren inguruan ikasitako guztia erakusteko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak