Erretzeari uzteko ikastaroak egingo dituzte Bergaran

Eneko Azurmendi 2016ko mai. 6a, 15:46

Hilaren 26an hasita, Jose Ramon Bardeci erizainaren eskutik, erretzeak eragiten dituen kalte eta ondorioez ohartarazteko eta erretzeari uzteak dakartzan onurez jabetzeko ikastaroa izango da Bergaran.

Erretzeari uzteko ikastaroak egingo dituzte Bergarako Osasun Zentroan, maiatzaren 26an hasita. Jose Ramon Bardeci erizainak eskainiko ditu ikastaro hauek eta berak dio erretzeak eragiten dituen kalteez ohartarazi eta uzteak dakartzan onurez jabetzea dela nahi dutena.

Hainbat saiotan banatzen dira ikastaroa hauek eta tabakoa zer den azaldu, zergatik erretzen den aztertu, ze mendekotasun sortzen dituen ikusi eta nola utzi daitekeen hausnartzen dute.

Maiatzaren 31ko astean tabakorik gabeko astea ospatuko dute eta mahai informatiboak jarriko dituzte Debagoieneko herri guztietan eta hainbat ikastetxetan, ikastaroei buruzko informazioarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak