Egun berezi horren barruan, Bearteko kideek Etxagi jatetxean lagunarteko bazkaria egingo dute, eta hori aprobetxatuaz, aspaldidanik elkarteko kide den Mari Paz Alustiza omenduko dute.
Urtero omentzen dute kideren bat, eta aurten bera izango dela erabaki dute. Beart elkartearen baitan "pertsona berezia" dela dio Juanjo Altuna presidenteak. Gainera, 2015. urtean zehar Simon Arrietaren jaiotzaren mendeurrena izan da, eta horren inguruan hainbat ekitaldi eta ospakizun burutu dituzte Bearten. Hala, eta Alustiza Arrietaren ikaslea izan zenez, momentu ona iruditu zaie omenaldirako.
Era berean, bergararra urte luzez aritu da umeei margo eskolak ematen eta herriko gaztetxoei pinturarekiko maitasuna eta ezagutza trasmititzen, Horregatik, lan horri ere egin nahi izan diote aitortza Beartetik, Juango Altunak azaldu duenez.