Bergarak prest dauzka herriartekorako pilotariak

Maite Txintxurreta 2016ko mai. 5a, 17:00
Nagusietan, Eneko Muguruzak eta Dani Diezek osatuko dute bikotea

Roige-Etxaniz, Zubizarreta-Otermin eta Muguruza-Diezek ordezkatuko dute herria. Bestalde, Bergara Hiria txapelketan promes mailako finalerako sailkatu da Josu Zezeaga bergararra

Erabakita dago honezkero zeintzuk izango diren aurtengo herriarteko txapelketan maila bakoitzean Bergara ordezkatuko  duten pilotariak. Kadete mailan, Alex Roigek eta Ander Etxanizek osatutako bikoteak jokatuko du; gazte mailan, berriz, Unai Zubizarreta-Harri Otermin bikoteak, eta nagusien mailan Eneko Muguruzak eta Daniel Diezek. Zapatuan 11etan jokatuko dituzte partiduak Lasarten.

Bergara hiria

Josu Zezeaga bergarar gaztea ezin hobeto dabil momentuz Bergara Hiria txapelketan. Martitzenean, Salaberrirekin bikotea osatuz, 22 eta 5 irabazi zuen Gartzia eta Artolaren aurkako finalerdia. "Irabazleek oso ondo jokatu zuten", azaldu du Reyes Azkoitia antolatzaileak. Hala, Zezeaga-Salaberria bikotea hilaren 16ko finalerako sailkatu da.

Nagusien mailan, Santxo-Gorrotxategi bikoteak 22-16 irabazi zion Ugalde-Martinez bikoteari partidu "gogor eta ikusgarrian".
Hurrengo finalerdiak datorren martitzenean jokatuko dituzte, hilaren 10ean, eta bertan erabakiko dira promesa eta nagusi mailako bikote finalistak zeintzuk izango diren.

Kartelera

Bihar, egubakoitza, lau t'erdiko bi partidu jokatuko dira Udal Pilotalekuan, 19:30ean hasita. Kadete mailan, Azurmendik eta Gallastegik neurtuko dituzte indarrak. Horren ostean, nagusien mailan, Unanue -Ander Aristi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak