goiena.eus

Plazatik Gaztetxera sariketako azken saioa bihar Bergaran

  Kultura  Bergara

Txapelketako azken saioa izango da gaztetxean; afaria 20:30ean izango da eta saioa 22:30ean. Unai Aranzabal bergararrak eta Paula Amilburu aramaioarrak kantatuko dute.

Plazatik Gaztetxera sariketako azken saioa bihar Bergaran
Eibarko saioko bertsolariak, tartean Zuazubizkar eta Izaga. | Ikusi handiago | Argazki originala

Zazpi saioz osatuko da txapelketa, bikoteka. Lehenengo fasean lau kanporaketa jokatuko dira eta bakoitzean lau bikotek parte hartuko dute. Guztira, hamasei ­bikote daude, eta saio bakoitzetik bi bikotek egiten dute aurrera. Epaitzeko orduan, publikoko talde aukeratu batek emozio handien transmititu duen bikotea aukeratuko du.

Apirilaren 15ean eman zitzaion hasiera txapelketari, Eibarren. Ane Zuazubiskar arrasatearrak eta Maider Izaga aramaioarrak osatutako bikotea txapelketatik kanpo geratu zen. Gaur, Maider Arregi oñatiarra Soraluzen arituko da, Jon Pinedorekin.

Datozen asteetan, finalerdiak eta finala jokatuko dituzte sailkatutakoek.

Erantzunak

Erantzuna | #1

Aitzol Iturbe Antzuolarrak ere hartuko du parte biharko saioan, Unai Aranzabalekin bikotea osatuz.Ta gai jartzaile Ibon Leibar "Txinbo" bergararra arituko da.Animo danei!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa