Urteroko ospakizun berezia izan dute gaur Angiozarko Mainddao auzoko Elizamendin. Bertako irudian Ama Birjina haurtxoari bularra ematen ari da, eta horregatik dute tradizio, garaitsu honetan, meza egin eta haurdun dauden emakumeak zein ume txikiak bedeinkatzea. Hala egin dute gaur ere, auzoko eta inguruetako hainbat lagun bertan zirela. Trikitixa eta luntxa izan dira ondoren.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.