Plazan hasi eta handik Simon Arrietara egin zuten; handik frontoira, eta Irala kalera gero, plazan amaitzeko berriz. Geldialdietan irakurritako testuetan hainbat gai jorratu zituzten: pentsioak, etorkinak, prekarietatea...
Hainbat mito desmuntatzeko datuak ere eman zituzten, tratu txarregatik egiten diren salaketen artean salaketa faltsuak direnen gainekoak, adibidez.
Ekitaldia amaitzeko, Maite Aristegik eta Nerea Madariagak bertsoak kantatu zituzten, eta denek batera Zutik emakumeak abestia ere bai.