Gaur egungo partaideak ibili ziren kantu kalejiran, eta dagoeneko ez diren batzuk ere gehitu zitzaizkien une baten; denetara, gehienean 30 bat lagun ibili ziren kantuan.
Eguraldi txarretik babesteko, aterpeak zeuden lekuetan egin zituzten geldialdiak eta hantxe egin zuten kantuan Aritzetakoek. Hala, San Martin plazatik hasi, Simon Arrietarantz jo eta handik frontoira egin zuten.
Urteetan euren errepertorioan egon diren abestiak abestu zituzten: Isil-isilik dago, Kaiku, Euskal Herriko eta beste batzuk.
Honela laburbiltzen du Xabier Altzolak atzokoak emandakoa: "Nahiko eguraldi kaskarra zegoen eta jende askorik ez zebilen kalean; baina guk jai bezala hartzen dugu saio hori, gurea egin genuen eta gustura geratu ginen".