22 milioi euroko aurrekontua onartu dute Bergarako Udalerako

Julen Iriondo 2016ko mar. 1a, 15:07

Ezustekorik gabe, Udal Gobernua osatzen duten EAJ eta PSE-EEren botoekin onartu dute osoko bilkuran Bergarako 2016ko Udal aurrekontua: 22.021.145 eurokoa. Oposizioak aurka bozkatu zuen, eta Gobernuak adostasunerako  borondaterik izan ez duela salatu zuten EH Bilduk eta Irabazik. Bozketan ezustekorik ez, kopurua bera, ordea, aurreikusi baino milioi pasatxo txikiagoa da, Seminarioa-Arrizuriaga permutaren aldaketa ez delako garaiz iritsi eta hortik eratorriko litzatekeen dirua kanpoan utzi dutelako.

Alkateak nabarmendu zuen lehen aldiz gardentasun, bizikidetza eta partaidetza arloetarako partida propio bat duela Bergarako Udalak. Gizarteko desberdintasunak gutxitzeko edo ezabatzeko aurrekontuak direla ere bazioen Letek. Zentzu horretan, gizarte arlora bideratuko den dirua %5 eta 6 artean handituko dela azaldu zuen.

Beste gorakada batzuk: kirol taldeentzat iaz baino %20 diru gehiago, eta kulturakoentzat %6. Garapen ekonomikora 300.000 euro bideratuko dituzte. Horrez gain, hondakin bilketa sistemaren aldaketak ere badu isla aurrekontuan.

Sarrera eta gastuei dagokienez, Agorrosingo tasak %20 igota diru sarrera hori %13,5 haztea espero du Gobernuak, zenbait erabiltzaileren bajak kontuan izanda. Foru funtsetik iritsiko dena, berriz, %6 haziko da. Sarreren gutxitzea ekarriko dutenen artean, ostera, IBIaren errekargua ezabatu izana eta jarduera ekonomikoaren zerga krisi egoerako jardunera moldatu izana.

Gastuetan, berriz, aipagarri, pertsonal gastuen %2,8ko igoera. Udalaren zor bizia ia 7 milioi eurokoa da, eta zorpetze maila %7,5ekoa ia. [Alderdietako ordezkarien iritziak, bideoan]

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak