Nagusilanen egindako boluntario lana eskertu diote Martin Arana bergararrari

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko urt. 30a, 09:09

Martin Arana omenaldian parte hartu duten lagunekin oroigarria eskuan duela.

Plaka eta lore sorta jaso ditu Mizpirualdeko arduradunen eta Nagusilan elkarteko Jose Luis Elosua presidentearen esker onarekin batera.

87 urte ditu Martin Arana bergararrak, eta 27 eman ditu Mizpirualde egoitzan boluntario lanetan. Urte horietan guztietan egoiliarei konpainia egitea izan da bere egitekoa. Eguenetan joaten dira Nagusilan elkarteko boluntarioak Bergarako egoitzara bertan bizi direnekin, besteak beste, kartetan jokatzera, kontu kontari aritzera... eta Martin Aranak ondo baino hobeto bete du zeregin hori.

Atzo, egubakoitza, egin zuten omenaldia. Mizpirualde egoitzan elkartu ziren Martin Arana, haren senitartekoak, Bergarako alkate Elena Lete, Mizpirualdeko arduradunak, Nagusilaneko presidente Jose Luis Elosua, gainerako boluntarioak eta zenbait egoiliar. Esker oneko hitzak izan zituen Jose Luis Elosuak eta oroigarria eman zion Aranari. Elena Lete alkateak ere eredugarritzat jo zuen Aranaren lana eta lore sorta egin zion opari.

 

Erlazionatuak

Martin Aranari omenaldia Mizpirualden

Larraitz Zeberio Lekuona 2016 urt 30 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak