goiena.eus

Haurrei ipuinak kontatzen ikasteko ikastaroa antolatu du liburutegiak

  Kultura  Bergara

Bergarako Udal Liburutegiak gurasoei zuzendutako Nola kontatu ipuinak haurrei ikastaroa antolatu du. Pello Añorga ipuin kontalariaren eskutik, ipuinak kontatzeko ezagutzak eta baliabideak eskaini eta erakutsiko dira bertan. Ikastaroa otsailak 11n hasiko da, eta hurrengo hiru ostegunetan izango dira saioak, guztiak liburutegian.

 

 

Ostegun bakoitzean bi txanda izango dira:

  • Arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara
  • Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara

Parte hartu nahi dutenek liburutegira joan beharko dute izena ematera, eta 10 euro ordainduko dituzte momentuan. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa