Lehendakariak Erreka enpresako proiektu aurreratuenak ezagutu ditu

Josu Bilbao 2016ko urt. 14a, 13:54

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko sailburuak Erreka enpresako Fastening Solutions dibisioa bisitatu dute Mondragon Taldeko presidente Javier Sotilekin eta Erreka enpresako presidente Eneko Zubeldiarekin batera.

Iñigo Urkulluk Erreka enpresaren eredua lagungarri gerta daitekeela azpimarratu du, ondo jakin baitu ekoizpen tradizionaletik eboluzionatzen. Gainera, euskal industriagintza osatzen duten eragileen arteko lankidetza gehiago bultzatu behar dela ere nabarmendu du.

Eusko Jaurlaritzak eta Errekak proiektu bat baino gehiago partekatzen dituzte, horien artean, Eibarreko WINDBOX Fabrikazio aurreratuko zentroa edota Oil&Gas balio-kate osoari laguntzeko ekimenaren sorrera.

Bergarako San Juan auzoko Fastening Solutions dibisioko instalazioetan, Mondragon taldeko enpresak teknologia ultrasonikoa erabiltzen duen i-Bolt torlojua aurkeztu diote Lehendakariari.

Mondragon taldetik, gainera, Erreka zoriondu nahi izan du Javier Sotil presidenteak, eta indar guztiarekin enpresaren ondoan jarraituko dutela azaldu du.

Errekak zazpi herrialdetan ditu ekoizpen eta merkataritzako plantak, 350 langileko lantaldearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak