Heriotzaren gaineko hitzaldia eta antzezlana, datorren domekan Bergaran

Julen Iriondo 2016ko urt. 11a, 13:00

Antzezlaneko une bat.

Zabalotegi aretoan izango dira bi ekintzak, urtarrilaren 17an. 11:00etan, Oxirondoko guraso taldearen ekimenez, aita-amei zuzendutako hitzaldia: Nola landu heriotzaren gaia haurrekin?, Patxi Izagirre psikologo eta psikoterapeutarekin. 17:30ean eta 18:30ean, berriz, Lauka konpainiaren heriotzari buruzko Azken agurra haurrentzako antzezlana, familian ikusteko egokia.

Hitzaldia euskaraz izango da, baina bat-bateko itzulpen zerbitzua egongo da. Hitzaldira joan nahi duten gurasoentzako zaintza zerbitzua ere egongo da Zabalotegiko Txiki Txokoan, Jarduneko begiraleekin. Umeak zaintza zerbitzura eraman nahi dituzten gurasoek 10:45 alderako agertu beharko dute Txiki Txokora.

Hitzaldirako sarrera eta zaintza zerbitzua doan dira. Antzerkirako sarrerak 4 euro balioko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak