Iñigo Artzelus: "Uste dut jendearengana iritsi ginela, eta horregatik gustura"

Julen Iriondo 2016ko urt. 8a, 10:56
Finaleko parte-hartzaileak, irabazlea erdian dela.

Bi aldiz bigarren egindakoa zen Bergarako Bertsolari Txapelketan, eta oraingoan jausi da txapela. Gari Lopez de Munainekin iritsi zen buruz burukora, eta atzetik geratu ziren Enaitz Alustiza, Asier Arriaran eta Unai Arantzabal, hurrenkera horretan. Giro ederrean jokatu zen finala abenduaren 26an, gaztetxean.

Txapelarekin pozik?

Bai. Txapelketa hauek dira giro onekoak, jendea gustura joaten da bertsoak entzutera; bertso bakoitzean, jendea adi. Saio batzuk, azkena-eta, luze joan ziren, baina jendea hantxe; oso giro polita. Horrexegatik jarraitzen dugu, hori da gustatzen zaiguna.

Ze maila izan zuen finalak?

Maila polita izan zuen. Ez da Illunbe bat, baina ondo aritu ginen, umore puntuarekin; uste dut jendearengana iritsi ginela, eta gustura. 

Urtean zehar kantatzen duzu?

Lehen ibiltzen ginen zerbait, baina azken sei edo zazpi urtetan txapelketan bakarrik egiten dut. Bertso eskolara ere gutxi joaten naiz orain, lehen gehiago; familia, lana... Baina gustatzen zaigu eta horregatik eusten diogu honi.

Besterik esan nahi?

Txapelketa antolatzen lagundu duten guztiei eskerrak eman nahi nizkieke. Kopla Barik bertso eskolako denei (gai-jartzaile, epaile...). Txapa Irratiari, Arranori, Kortazarri eta gaztetxeari ere bai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak