Iritsi da Bergara Chef lehiaketako finalaren eguna

Maite Txintxurreta 2015ko abe. 23a, 14:54

22:00etan hasiko da emanaldia Goiena Telebistan.

Gaur gauean izango da ikusgai Goiena telebistan Bergara Chef sukaldaritza lehiaketako finala.10 bikotek hartu dute parte guztira, eta finalera igaro direnak Joxe Mari Larrañagak eta Patxi Berraondok osatutakoa eta Ariane Nafarratek eta Beñat Abiok osatutakoa dira.

Lehiaketako aurkezle Aitor Agirianok azaldu du esperientziaren eta gaztetasunaren arteko lehia ikusi ahal izango dugula gaur gaueko hamarretatik aurrera.

Gaurkoan gonbidatu bereziak ere izango dira. Saioaren bultzatzaile izan diren Bedelkar eta Bergara Bizi elkarteetako kideak eta Udal Ordezkariak izango dira finalean, eta epaimahaikide lana ere beteko dute. Lehiakideek prestatutakoa probatu eta haien botua emateko aukera izango dute guztiek.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak