54.200 euro garapen proiektuetara eta Saharara, Bergaran

Julen Iriondo 2015ko abe. 18a, 08:34

Uholdeak Saharan.

Gobernuz Kanpoko Erakundeei bideratutako diru-laguntzen aurtengo deialdian GKEek sentsibilizaziorako proiekturik aurkeztu ez dutela-eta, horietarako gordetako 2.710 euroak Saharan udazken honetan izandako uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko ematea erabaki du Tokiko Gobernu Batzarrak, Bubisher elkarteak egindako eskaerari erantzunez horrela. Gainerakoan, garapen proiektuetarako 51.490 euro banatuko ditu Udalak GKEen artean.

Urriaren 17an izan zituzten uholdeak Saharako kanpamenduetan, kalte handiak sortuz: familia askok zuten apurra galdu zuten, baita gordeta zituzten elikagai guztiak ere. Galera materialak ere garrantzitsuak izan ziren.

Gainerakoan, garapen proiektuetarako 51.490 euro banatuko ditu Udalak GKEen artean; ondorengoak dira eskaria egin eta laguntza jasoko dutenak: Serso San Viator, Mundu Solidarioa Helburu, Tau Fundazioa, Oscar Romero, Bubisher eta Komite Internazionalistak. 7.000 eta 10.200 euro arteko kopuruak jasoko dituzte guztiek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak