Bergarako Udaleko PSE-EEren bozeramaile Mari Carmen Barrenetxeak azaldu du PSE-EEk "herri galdeketa babestu" duela, nahiz eta argi utzi nahi izan duen sozialistengatik izan balitz, "Bilduk ezarritako atez atekoa" kenduko zutela "herritarrei berriro galdetu" barik. "Bergarako herritarrek urteak daramatzate inposizio hau arbuiatzen; baita 2013ko azaroan egin zen galdeketaren bidez ere. Horregatik, Bergarako sozialistok eskatu genien herritarrei edukiontzien sistemaren alde bozkatu zezatela" esan du Barrenetxeak.
Atez atekoaren "inposizioa zentzugabekeria erabatekoa" izan da dio Barrenetxeak. Batetik, alde sozialetik begiratuta, "gehienek nahi ez duten batze sistema inposatzen" duelako eta, bestetik, alde ekonomikotik begiratuta, atez atekoaren gastua, "Bergarako Udalaren ahalmenen gainetik" dagoelako.