Edadetuek ere erabili ahal izango dute Zabalotegiko Txiki Txokoa

Maite Txintxurreta 2015ko aza. 23a, 11:30

Datorren azaroaren 25etik aurrera, Zabalotegiko Txiki Txokoa, haur eta familiek erabiltzeaz gain, auzoko edadetuek ere erabiliko dute. Zabalotegi auzoan, bertako edadetuek lokal bat eskatzen zuten eguraldi txarra egiten duenean, epeletan egoteko.

Udalak eskaera hau aztertu du eta posible ikusten zuen bi erabilerek bat egitea. Txiki Txokoak bi gela ditu; beraz, bata haurrek erabiliko dute, eta bestea, berriz, edadetuek. Erabilera berri hau momentuz urte beterako izango da, elkarbizitza nolakoa den ikusteko. Epe horren ostean, eta alde guztiak ados baldin badaude, horrela jarraituko dute. Egun hauetan udal langileak edadetuek erabiliko duten gunea egokitzeko lanetan dihardute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak