Bergara garaile, defentsako lan ederra egin ostean (29-20)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko urr. 4a, 11:43

Bergarako Soraluce BKE eskubaloi taldeak merezimendu osoz irabazi zuen atzo, zapatua, Labegaraietan Zarauzko Aritzbatalde taldearen aurka jokatutako partidua. Josetxo Muniategi entrenatzaileak defentsako lana nabarmendu du: "Oso ona izan da atzealdean egin dugun lana. Ez diegu euren jokoa egiten utzi defentsako lan ederrari esker; hori izan da garaipenaren gakoa". Bergararrek 29-20 hartu zituzten mendean zarauztarrak eta jokalarien artean Josu Martinezen eraginkortasuna nabarmendu beharra dago; zortzi gol egin zituen. 

Soraluce BKE Lehen Territorial mailan ari da lehiatzen aurten, iaz baino maila bat beherago. Hurrengo jardunaldian atsedenaldia izango dute eta hamabost egun barru Legazpin jokatuko dute. 

Aloñak ere irabazi

Bestalde, Euskadiko Txapelketan diharduen Izarraitz Aloña Mendi eskubaloi taldeak 24-20 hartu zuen mendean Laubide taldea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak