Soraluzetarra
Ibai Kortabarria da zauritutako mutila; Soraluzekoa eta 20 urtekoa. Bergarako Zezenak ganadutegikoei laguntzen ibiltzen da, gainera, Almortzak azaldu duenez.
Irristatu egin da
Bergarako San Martin jaietako goizeko sokamutur saioan gertatu da harrapaketa. Lurra bustita zegoen eta gizonezkoa irristatu egin da. Zezenak eraso egin dio orduan eta modu arriskutsuan jausi da; erortzean, buruarekin kolpatu du zorua.
Lekukoen arabera, lehen momentu batean, gizonezkoa lurrean geldi geratu da, baina besoa mugitu du geroago. Ingurukoek urrundu dute zezena gaztearengatik eta berehala eraman dute Arrasateko eskualde ospitalera; larrialdietan artatu dute.