Herri kirolak eta trikitixak, Aldaiegiako San Kristobal jaietan

Josu Bilbao 2015eko uztailaren 12a

San Kristobal jaiei bukaera emateko herri kirolak eta trikitixa emanaldia izan dira protagonista Bergarako Aldai-Egia auzoan. Meza Nagusiaren ostean auzoko erretiratuendako bazkaria izan da, eta ondoren aizkolarien eta harrijasotzaileen txanda izan da. Ernesto Bihurri eta Ostolaza harrijasotzaileak bertan izan dira,eta ondoren, Bergarako trikiti eskolako gazteek trikitixa emanaldia eskaini dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak