Harrera egin die Bergarako Udalak Mizpirualdeko auzolandegiko gazteei

Julen Iriondo 2015ko uzt. 2a, 13:53

Euskal Herriko hainbat lekutako gazteak daude taldean, eta baita kanpotik etorritakoak ere, Andaluziatik, Madrildik edo Galiziatik, adibidez. Hamasei gazte etorri dira denera –20 urte bueltakoak–, eta lau begirale. 

Aurten ere gazte taldea etorri da herrira, Mizpirualde egoitzan egiten den auzolandegian parte hartzera. Uztailaren 15era arte egongo dira bertan –txanda bakarra egongo da aurten, ohiko bien ordez–.

Belaunaldi arteko trukaketa da auzolandegiaren leloa, eta gazteon egitekoa izaten da Mizpirualdeko egoiliarrekin egotea, konpainia egitea, haiekin jolastea edo hitz egitea, adibidez.

Udalak harrera egin die goizean udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Domekako San Martzialgo erromeria aipatuz, adibidez, Bergara eta bertako bizimodua ezagutzera ere gonbidatu ditu Izaskun Labaien zinegotziak. Auzolandegiari buruz, berriz, adierazi du bi norabideetan dela aberasgarria: "Gazteek haize berria ekartzen dute. Nagusiak, askotan, ezinduak-eta izaten dira, eta euren bizitza nahikoa monotonoa izan daiteke: esperientzia, bizipen eta kontu berriak, txisteak... Aberasgarria da auzolandegia, bai gazteentzat eta bai nagusientzat".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak