Bergararrak Foru Aldundian, 'Mozkorra Parregarri' operarekin

Miren Arregi Amasorrain 2015ko eka. 6a, 16:11

Martxoaren 14an Bergarako osoko bilkuren aretoan estreinatu zenetik hainbat emanaldi egin dituzte dagoeneko, besteak beste Antzuolan, eta atzo, berriz, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian. Emanaldi berezia izan zen, besteak beste diputatu nagusi Martin Garitanok egin baitzien harrera; ez horregatik bakarrik, izan ere, Xabier Maria Munibe obraren egilea ere ahaldun nagusi izan zen.

Gustura dira operako protagonistak atzoko emanaldiarekin. Eurendako ere berezia zen, Debagoienetik ateratzen ziren lehen aldia baitzen. Martin Garitano ahaldun nagusiaz gain, ikuskizunean izan ziren Agurne Barruso eta Bergarako alkate Jaione Isazelaia ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak