Sortzailearen herrira itzuli da 'Hazparneko anderea'

Miren Arregi Amasorrain 2015ko eka. 6a, 12:05

Ander Lipusen eta Iduzkilore konpainiaren eskutik etorri da 'Hazparneko anderea' antzezlana Bergarara, Telesforo Monzonek idatzi eta 50 urtera. XX. mendearen hasieran Amerikara dirua egitera joandako familia baten gora beherak kontatzen ditu antzezlanak, beti ere parodia eginez eta umorez.

60ko hamarkadan idatzi zuen Monzonek Hazparneko anderea eta atzo, sortzailearen sorterrira itzuli zen obra, Ander Lipusen zuzendaritzapean. Monzonen idatzi klasikoari umorea erantsita, ikusleek barre egitea lortu zuten antzezleek.

Eszenografia ez ohikoa du antzezlanak, izan ere, eszenan parte hartzen ez duen aktorea ez dago ezkutuan, taularen atzeko aldean baizik, sare baten barruan. Uneoro daude, beraz, antzezle guztiak eszenatokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak