Kirola kalera aterako dute

Goiatz Arana 2015ko eka. 3a, 19:00

Bergara herri aktibo izatea lortzeko helburua duen egitasmoarekin jarraituz, Kirola Kalera egunak antolatzen hasi ziren duela lau urte, eta halaxe egingo dute asteburu honetan ere. Hainbat kirol ekintza programatu dituzte zapatu eta domekarako: areto txirrindularitzako saio magistrala, gaztetxoentzako triatloia, eta nordic walking-eko ikastaroa eta irteera.

Egitaraua

Ekainak 6, zapatua, Agorrosinen:

16:30-19:30 Areto txirrindularitzako saio magistrala (master class):

  • Hiru saio izango dira, 50 minutukoak.
  • Etxeko eta kanpoko irakasleak.
  • Izen-emateak Agorrosinen egingo dira, 3,5 euroren truke.
  • Ikastaroetan dauden erabiltzaileek lehentasuna izango dute.

Ekainak 7, domeka, Agorrosinen eta San Martin eskolako patioan:

10:30 Antxintxika triatloi txikia:

  • Agorrosinen elkartuko dira material guztiarekin 09:00etan.
  • Mailak: benjamin, alebin eta infantilak.
  • Distantziak: benjaminak, 50 metro igeri, 2.000 bizikletaz, 400 korrika; alebinak, 100 metro igeri, 4.000 bizikletaz, 800 korrika; infantilak, 150 metro igeri, 4.000 bizikletaz, 800 korrika.
  • Izen-emateak: eskoletan.
  • Eraman beharrekoak: bainujantzia, igeriketako txapela eta betaurrekoak, mendi-bizikleta bat, kaskoa (derrigorrezkoa), bizikleta eta korrikarako arropa egokia, eta dutxatzeko materiala.

10:00-11:00 Ibilketa nordikoko ikastaroa (nordic walking)

11:00 Ibilketa nordikoko irteera

* Ibilketa nordikoko izen-emateak Agorrosinen, 3,5 euroren truke.

11:00-13:00 Familia irristaketako hastapen-ikastaroa, jokoak, patin-hockeya, bizikleta eliptikoak, puzgarriak, hamaiketako oasungarria.

13:00 Mosaiko erraldoia eta globo askatzea.

Iñaki Ugarteburu, Lauri Askargorta, Aitor Rementeria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak