Herria koloreztatuta hasi dute goiza bergararrek: tabernen eta koadrilen arteko herri kirolen txapelketa egin dute zezen plazan. Txarangak eta trikitilariek alaituta eta koadrila bakoitzak kolore desberdineko elastikoa jantzita, euren artean lehiatu dira; lokotxetan, zaku-lasterketan eta soka-tiran aritu dira, besteak beste. Ostean, Seminarioko jolastokian herri-bazkaria egin dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.