Goizean Munibe plaza konpartsen erakusleiho bihurtu da, eta talde ezberdinek euren erraldoi eta buruhandiak erakutsi dituzte bertan. Arratsaldean aldiz, San Martin plazatik irten eta kalejiran ibili dira.
Erraldoi eta buruhandiek ikusmin handia piztu dute herrian, eta etxeko txikiak ez ezik, adin guztietako herritarrak gerturatu dira konpartsa ezberdinak ikustera. Goizean Munibe plaza izan da guztien erdigune, baina arratsaldean gaitero eta txistularien laguntzarekin kalejira egin dute.
Herriko erraldoiak ez ezik, Txantrea, Ordizia eta Kataluniatik etorritako konpartsek alaitu dituzte Bergarako kaleak. Hiru metroko garaiera duten erraldoien inguruan, eta umeekin jolasean, buruhandi koadrila ederra ere aritu da. Kalejiraz gain, Martinez de Irala kalean eta plazan saioa eskaini dute.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak