Bergara futbol taldea mailaz jaitsi da

Mirari Altube Arrese 2015ko mai. 23a, 22:19

Bergarak kategoria galdu du. Martuteneri irabazi beharra zion eta halaxe egin du 1-0, baina hori ez da nahiko izan. Izan ere, Zarautzek eta Hondarribiak ere irabazi egin dute.

Triste zeuden Bergarako futbol jokalariak gaurko partiduaren amaieran, penaz. Partidua irabazi egin dute, baina arerio zuzenen emaitzek beheko kategoriara bidali dute taldea. "Ez zegoen gure esku bakarrik. Guk gurea egin dugu, irabazi dugu gaurkoa, baina ezin izan da", esan du taldeko kapitainak, Julen Iñurrietak. Herritarrak ere joan dira etxeko taldea animatzera eta Aupa Bergara entzun da behin baino gehiagotan.

Datorren denboraldian, beraz, Preferente Mailan egongo dira Mondra, Antzuola eta Bergara; Ohorezko Erregional Mailan jarraituko du Aloña Mendik, eta UDAk Hirugarren Mailan joka dezake.

Gaurko partiduari buruz, etxeko taldea Martutene baino gehiago izan da. Bigarren zatiaren hasieran sartu du Markel Lizarbek partiduko gol bakarra eta Bergarak aukera gehiago izan dituen arren, partiduko gol bakarri izan da horixe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak